Anna Majó Rossell
Diseinuan graduatua da EINAn (Artearen eta Diseinuaren Unibertsitate Zentroa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoari atxikia), “Arte Bisualak eta Hezkuntza” unibertsitate arteko masterra egin du, eta Arteak eta Hezkuntza graduondoko doktoregaia da. Diseinatzaile grafiko gisa dihardu (2001az geroztik), EINAko irakaslea da diseinu grafikoko, sorkuntza bisualeko eta diseinuaren kulturako aipamenetan (2005etik), eta bi ikerketa-talde hauetako kidea ere bai: Didáctica del Diseño (EINA, 2013) eta Esbrina – Subjetividades, visualidades y entornos educativos contemporáneos (Bartzelonako Unibertsitatea, 2015).
Bere tesiari lotutako ikerketa-gaiak dira diseinuaren pedagogia eta hezkuntza-arloetako elkarlaneko diseinu-prozesuak eraldaketa sozialerako.
Escola Dovella
Maisu-kooperatiba gisa sortu zen 1972an, eta proposamen berritzaile eta kalitate onekoa egin nahi du Bartzelonako Clot auzoan. CEPEC Kataluniako eskola publikorako eskola-kolektiboko kide izan zen, eta Kataluniako Generalitateko eskola publikoen sarean sartu zen 1989an. Eskola sortu zenetik, irakasleek konplizitateak bilatzen eta finkatzen dituzte eskolaren barruan zein kanpoan, haien hezkuntza-jarduera birpentsatzeko, birdefinitzeko eta oinarritzeko. Eskolaren proiektu dinamikoa, etengabe eraikitzen ari dena, lan-proiektuen hezkuntza-ikuspegiaren funtsezko ardatzetan oinarritzen da, eta metodologia zehatzetatik harago joaten saiatzen da, eskolak bere buruari egiten dizkion erronka konplexuei erantzun berriak emateko.
http://xtec.cat/ceipdovella/index.html
Teresa Viñals Bisbal
Irakasletzan diplomaduna eta Arte Ederretako lizentziaduna da, Bartzelonako Unibertsitatean. Bartzelonako Escola Dovellan irakasle arituz trebatu da batez ere, eskola ikasteko eta bizitzeko gune bihurtzeko proiektua eraikitzen, konplizitateak ehuntzen eta eraldaketa-prozesuak sortzen eta partekatzen. Lankide gisa aritu da zenbait pertsona eta erakunderekin, hala nola Raons Públiques hirigintza-kooperatibarekin (hiria eraikitzeko parte-hartzean espezializatua), CoeducAcció elkartearekin (genero-ikuspegia duen hezkuntza-eraldaketarako esku-hartzeak eta jakintzaren eraikuntza), Can Framis arte garaikidearen gunearekin eta Fundació Antoni Tàpies fundazioarekin (arte- eta hezkuntza-erakundeetan zabaltzearen ideia birpentsatzeko proiektua). Trebatzaile gisa aritzen da zenbait arlotan, lan-proiektuen hezkuntza-ikuspegiaren ildotik birpentsatuz, eta Bartzelonako Unibertsitateko ICE institutuan ikuspegi horrekin hausnartzen duen eta konpromisoa duen taldeko kide da.