ZER PROZEDURA ERABILIKO DITU?
Biltzarrean modu presentzialean edo birtualean parte hartzeko aukera dago; parte hartzaileek aukera bat edo bestea hautatuko dute biltzarrean erregistratzen direnean. Topaketak errazteko, parte hartzeko interesa dutenek prozedura honi jarraitu behar diote:
- Komunikazioak bidali behar dituzte aztergaiak lan mahaietan partekatu nahi dituztenek (modu presentzialean eta birtualean). Testuak idazteko, fitxategi eredua deskargatu behar da hemen. Taldean eztabaidatu nahi diren galdera/ideia giltzarriak jaso behar dira laburpenean (antolatzaileek eztabaida mahaietan multzokatuko dituzte parte hartzaileen proposamenak, antzekotasunen arabera, aztergai dituzten ikerketak eta galdera/ideia giltzarriak antzekoak diren kontuan hartuz). Komunikazioek ebaluazio prozesu itsu bikoitza igaro beharko dute.
- Zein lantegitan parte hartu aukeratu behar da (modu presentzialean, gehieneko partaide kopuru bat egongo da lantegi bakoitzeko). Arratsaldez egingo dira.
Biltzarrak bide emango du aurkeztutako lanak denentzat ikusgai jartzeko, ISBNa duen argitalpen batez bidez. Gainera, aukeratutako lan batzuk irakaskuntza aitorpen handiagoa duen argitalpen batean argitaratzeko aukera negoziatzen ari gara.
KOMUNIKAZIOAK BIDALTZEKO
- Komunikazioak bidaltzeko epea parte hartzaileentzat: 2016ko azaroaren 2etik 2017ko urtarrilaren 15era arte (epea luzatu da Otsailaren 15erarte)
- Euskarazko, ingelesezko, portugesezko eta gaztelaniazko komunikazioak onartuko dira.
- Izena eman eta matrikula egiteko, klik egin hemen
GAI-LERROAK
- Artearen, ilustrazioaren eta haurtzaroaren arteko bitartekaritza POLITIKAK.
- Haurtzaroak kultura garaikideko arteetarako sarbidea izateko politikak.
- Arte zentroek eta ilustrazioaren munduak haurren prestakuntzan duten egitekoa.
- Arte zentroen, haurrentzako ilustrazioaren munduaren eta hezkuntza erakundeen arteko harremanak eta elkarrekintza dinamikak.
- Museo eta arte zentroetako hezkuntza sailak: lanbide, antolaketa eta programa gaiak.
- Ilustrazioa eta ikusizko kultura XXI. mendean, erronka berriak.
- Bitartekaritza EREDUAK eta estrategia didaktikoak: begiratu kritiko bat.
- Ikuspegi pedagogikoak eta estrategia didaktikoak museo eta arte zentroetan.
- Hezkuntza bitartekaritzaren ikusmoldeak, gaiak eta subjektuak arte zentroetan, praktika artistikoetan, komisariotza praktiketan eta haurrentzako irudien sorkuntzan.
- Arte eta ikusizko kulturaren eta ilustrazioaren arteko harremanak haurrentzako hezkuntza bitartekaritzako prozesuetan.
- Arteekin, ikusizko kulturarekin eta haurrentzako argitalpen ilustratuekin gauzatutako hezkuntza bitartekaritzako ESPERIENTZIAK ETA PRAKTIKAK.
- Artisten, ilustratzaileen eta hezitzaileen arteko harremanak haurrentzako hezkuntza bitartekaritzan.
- Haurrentzako marrazkia eta ilustrazioa haur eta lehen hezkuntzako hezkuntza proiektu eraldatzaileetarako bitarteko gisa.
- Arteekin eta ikusizko kulturarekin gauzatutako bitartekaritza prozesuen ebaluazioa eta emaitzak.