HIzlariak

“Artea, Ilustrazioa eta Kultura Bisuala Haur eta Lehen Hezkuntzan: eskolaz kanpoko zein barneko bitartekaritza kritikoa” izeneko Nazioarteko IV. Kongresuaren helburua da, batetik, bitartekaritzak sortzen dituen prozesu-motak behatzea, eta, bestetik, aukera eskaintzea artearen eta hezkuntzaren arloko erakundeen eta argitaletxeen proposamenen artean sor daitezkeen harremanak aztertzeko.

Kongresura gonbidatutako hizlariek bitartekaritzaren bidez zenbait kolektiborekin lan egiteko aukera ematen duten elkarlaneko proiektuak aurkeztu eta problematizatuko dituzte. Zehatz-mehatz, gogoeta egingo dute elkarlaneko proiektu horietan izaten diren gurutzaketa, problematika, muga eta potentzialtasunei buruz, eta hori guztia nola gurutzatzen den arte-jardunarekin.

Hizlarien proposamena hiru gai-multzotan banatzen da, erakundeak, ilustrazioa eta eskola, zeinek zeharkako lotura baitute bitartekaritza kritikoaren ikusmoldearekin.

Lehenik, hizlari gonbidatuek 45 minutuz hitz egingo dute; gero, bertako hizlariek aurkezpen labur bat egingo dute, eta elkarrizketa bideratuko dute hizlari gonbidatuarekin; azkenik, publikoari zabalduko zaio eztabaida.