Galtzagorri Elkartea – Itsaspeko Bihotzak aretoaren proiektua

  • itsaspeko-bihotzak
    Galtzagorri Elkartea – Itsaspeko Bihotzak aretoaren proiektua

Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Elkartea. Galtzagorri Elkartearen helburu nagusiak dira haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur- eta gazte-literatura sustatu eta ezagutaraztea.

http://www.galtzagorri.eus

Aitziber Alonsok, Mireia Delgadok eta Miren Guillok diseinatu eta zuzentzen dute Itsaspeko Bihotzak aretoa, irakurzaletasuna, genero-berdintasuna eta baterako hezkuntza bultzatzeko, euskarazko haur-literatura oinarri hartuta.

Aitziber Alonso

Arte Ederretako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Artelekun aritu da lanean, eta literatura-aretoak prestatzen ditu ilustratzaile gisa, Itziar Zubizarretarekin batera. Zenbait proiektu eta aldizkari irudiztatu ditu bere ilustrazioekin, hala nola Talaia aldizkaria (Alberdania argitaletxea). Saló del Llibre Infantil i Juvenil de Catalunya erakusketan (Mollerussan, Lleida) Aitziber Alonsori egindako elkarrizketa: http://www.tv3.cat/videos/3503751/TN-comarques-Lleida-03052011

Bloga: http//aitziberalonsoilustracion.blogspot.com

Miren Guillo

Antropologia eta Pedagogian lizentziatua, (EHU/UPV) Euskal Herriko unibertsitatean irakaslea da, giza Antropologiako graduan. AFIT ikerketa taldeko partaidea da (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea, UPV/EHU) eta genero ikasketen programaren barruan bere tesia lantzen ari da. Hezkuntza ez formalean lana egin du, elkarte eta proiektu ezberdinetan genero eta gorputzaldien gaiak jorratuaz; prozesu pedagogikoak eta hezkuntz-berrikuntza landuaz; eta haur literatura eta ikuspegi antropologikoa aztertuaz.