TABAKALERA, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Tabakalera-Hezkuntza Departamentua

Tabakalerako Hezkuntza Departamentua 2013ko udazkenean hasi zen bere jarrera eta lan-ildoak garatzen Transductoresen eta Artaziaken arteko lankidetzatik abiatuz.

2014rako lan-talde bat sortu zen, eta gaur egun duen osaera izan arte hazi da. Tabakalerako hezitzaile-taldea kide hauek osatzen dugu: Leire San Martin, Nerea Hernández eta Artaziak kolektiboaren aldetik, Ana Revuelta, Mertxe Pecharromán eta Ane Zamora.

Tabakaleraren hezkuntza-proiektuak harremanak eta elkarrizketak sortzen ditu Tabakaleraren kultura-programaren eta zenbait eragile eta testuingururen artean. Ikerketa eta jakintza sortzeko tresna gisa hartzen du bitartekaritza, eta askotariko errealitateen arteko elkarlana abiapuntutzat duten programak egiten ditu. Egoera bakoitzaren sinergia, erritmo eta jakintzetara egokitzen da, eta sarean lan egiteko eta jakintza kolektiboa sortzeko metodologia erabiltzen du.