Sarrera

Bitartekaritzaren eta hezkuntzaren artean: loturak sortzen, korapiloak desegiten

Imanol Aguirre
Batzorde Zientifikoaren burua

Haurtzaroak gero eta harreman estu eta konplexuagoak ditu arte eta kultura bisual garaikideekin. Kongresu honen aurreko edizioetan hainbat alderdi aztertu ziren, arteak, kultura bisualak eta haurtzaroak elkarrekin lotzeko dituzten askotariko moduei buruz. Edizio honen xedea da, hain zuzen ere, arteen eta kultura bisualaren inguruneak eta haurtzaroak elkarrekin duten interes gero eta handiagoak dakarren hezkuntza bitartekaritzari berari dagozkion alderdiak aztertzea.

Gertakari horrek barnean hartzen du ikusizko arteen munduan hezkuntza giroa esaten zaion hori, eta gutxienez ere pare bat gai nabarmentzen ditu: alde batetik, ekintza artistikoak barnean prestakuntza alderdi bat daukala, eta agian kontzientzia horri ez zaiola orain arte nahikoa arreta eskaini. Bestetik, eta ondorio gisa, jarduteko esparru berri baten sorrera, arteak ulertzeko modu honetan beren proposamenak berritzeko akuilu bat ikusten duten artistentzat, diseinatzaileentzat, ilustratzaileentzat, haur argitaletxeentzat eta kultura erakundeentzat.

Denok dakigu gizarte ohituren aldaketak, egungo teknologiek ahalbidetzen dituzten kultur elkarrekintza berriak edota eskoletara iristen diren joera pedagogiko jakin batzuk faktore aipagarriak direla haurtzaroa arteekin eta ikusizko kulturekin harremanetan jartzeko modu berri hau ulertzeko. Hori dela eta, uste dugu nahitaezkoa dela biltzarraren edizio honetan egoera horren konplexutasuna aztertzen ahalegintzea. Halaber, ezin genuen alferrik galdu, xede horri begira, fenomeno horrekin oso lotuta dagoen kultura proiektu berri bat, hau da, Donostiako Tabakalera, biltzarrean elkarlanean aritzeak eskaintzen digun aukera.

Hasiera batean interesgarria da ohartzea bitartekaritza dela gehien erabiltzen den hitza, batez ere museo eta kultura zentroen esparruan. Ulertzekoa da hori, baldin eta ulertzen bada hezkuntzaren norabide berri hori dela-eta litekeena dela erakunde horiek beren burua herritarren eta kultura ekoizle(ar)en arteko lotunetzat hartzea. Ingurune pedagogikoetan, ordea, nahiago dugu hezkuntzaz hitz egin, eta egiten dugun kultura jardueraren xedea nabarmentzen dugu, bertan daukagun egitekoa baino gehiago. Erakunde esparruek sustatzen dituzten jarrera eta kultura politiken isla da desadostasun terminologiko hori. Horregatik uste dugu garrantzitsua dela biltzarraren edizio honetan gogoeta egitea haien jardueren atzean dauden bitartekaritzari, arteari, ikusizko kulturari, hezkuntzari edo haurtzaroari buruz.

Interesgarria da fenomenoa aztertzea, halaber, hezkuntza bitartekaritzarako proposamenetan agertzen diren gai eta subjektuen ikuspegitik: nor diren eragileak, nori zuzentzen zaizkien, nor edo zer baztertzen den. Horri dagokionez, ezingo genituzke saihestu gaurkotasuna duten hainbat fenomeno, hala nola artistaren nortasuna hezitzaile gisa edo hezitzailearen nortasuna artista gisa aztertzen duen eztabaida, edo sor daitezkeen beste hainbat galdera: kasurako, haurtzaroak zer toki duen komisariotza praktiketan, museoen, arte zentroen jardueretan edo ilustrazioaren mundutik esploratzen ari diren ikusizko proposamenetan.

Bitartekaritzaz hitz egiteak ezinbestean dakar arretaz aztertzea jarduera mota horrek sortzen duen prozesu mota, eta, hori dela eta, biltzarrak aukera bat eskaintzen du erakunde artistikoen, argitaletxe proposamenen eta hezkuntza erakundeen artean ezar daitezkeen harremanen lurraldea esploratzeko. Kultura erakundeen eta eskolaren arteko rol banaketak, alegia, museo komisarioen, hezitzaileen, ilustratzaileen, artisten eta irakasleen arteko rol banaketak, dakar hainbat hezkuntza estrategia eta ikuspegi metodologiko egotea bitartekaritza jardueretan, eta komeni da estrategia eta ikuspegi horiei begiratu kritiko bat egitea. Hori dela eta, une honetan behar-beharrezkoa da denentzat ikusgai jartzea testuinguru honetan, bai arte zentroetan, bai eskoletan, bai argitaletxe proiektuetan, bai artisten eta hezitzaileen eguneroko jardueretan sortzen ari diren bitartekaritza esperientziak eta praktikak. Horren guztiaren helburua da gaitasun handiagoa izatea bitartekaritza jarduera hauetan eragile guztien artean sortzen diren elkarrekintzak balioesteko, eta proposatzen diren programak, sortzen dituzten prozesuak eta erdiesten diren emaitzak ebaluatzeko.

Daukagun egitekoa, ikus daitekeenez, handinahia bezain beharrezkoa da. Ez da erraza izango gai horiei guztiei erantzuna ematea, baina gauza ziurra da biltzarra lagungarria izango dela gai horietako asko argitzeko.

 

NORI ZUZENDUTA DAGO?

  1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei.
  1. Artearen eta hezkuntza artistikoaren esparruko espezialistei, honako hauek barne: artistak, irakasleak (haur hezkuntza / lehen hezkuntza / bigarren hezkuntza / unibertsitateko hezkuntza), etorkizuneko irakasleak, ikertzaileak eta hezkuntza artistikoarekiko interesa duten beste pertsona batzuk.
  1. Arte eta kultura zerbitzuetako zentroetako hezitzaile eta bitartekariei.
  1. Ilustrazioaren esparruko espezialistei, honako hauek barne: hizkuntza eta literaturaren esparruko artistak, editoreak eta profesionalak.
  1. Haurrentzako sortutako irudien munduaren azterketan espezialistak direnei, ikusizko kulturaren azterketarekin eta komunikabideekin lotutako profesionalak barne.

 

ZEIN DIRA LAN ARDATZAK?

Biltzarrak hiru lan ardatz ditu:

  1. Gogoeta egitea, espezialista gonbidatuen talde batekin batera, landutako gaiei buruz.
  2. Parte hartzaileen esperientziak eta ikerketak dibulgatzea eta alderatzea, baita beren artean ere, landutako gaietan onarrituta.
  3. Lantegiak egitea espezialistekin.

 

ZER GAI LANDUKO DIRA?

Ikus “Gai-lerroak“.

 

ZEIN DA BILTZARRAREN FORMATUA?

Ikus Biltzarraren Formatua

 

ZEIN ANTOLAKETA METODOLOGIA ERABILIKO DA?

Trukerako eta lankidetzarako guneak sortzea eta norabide bakarreko gogoetabideak saihestea proposatzen du biltzarrak.

Azaldu den bezala, osoko bilkuretako hitzaldiak trukerako saioekin eta mahai inguruekin osatuko dira, eta interesa dutenek hizlariekin eztabaidatzeko aukera izango dute.

Aztertutako esparruetako espezialista batek zuzenduko ditu eztabaida mahaiak, eta landutako gaiak moderatuko ditu.

Lantegiak zuzentzen, berriz, lantegiok emango dituzten espezialistak arituko dira.

Zuzendaritza

  • Universidad Pública de Navarra
  • Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Centro Internacional de Cultura Contemporánea. Tabakalera

Antolatzaileak

  • Grupo de investigación EDARTE
  • Departamento de Psicología y Pedagogía (UPNA)
  • Elkarrikertuz (UPV/EHU)
  • ARTikertuz (red de aprendizaje del profesorado en artes visuales y educación) EHU15/24
  • Departamento de Didáctica de la Expresión Musical, Plástica y Corporal (UPV/EHU)
  • Departamento de Pintura (UGR)
  • Grupo HUM-611 (UGR): Nuevos materiales en arte contemporáneo
  • Universidad de Granada
  • Departamento de Didáctica de la Expresión Musical, Plástica y Corporal (UGR)
  • Departamento de Comunicação e Arte (UA, Portugal)
  • Universidade de Aveiro (Portugal)
  • Núcleo de Investigación Cultura Visual, Educación y Construcción de Identidad (IENBA, Uruguay)
  • Instituto Escuela Nacional de Bellas Artes (Uruguay)
  • Universidad de la República (Uruguay)
  • Universidad de Barcelona
  • REUNI+D. Red Universitaria de Investigación e Innovación Educativa

Kolaboratzaileak

  • Donostia Turismo
  • Cultura Donostia
  • Museo San Telmo
  • Biblioteca Municipal de Durango
  • Cursos de Verano UPV/EHU
  • Bitartean
  • Huarte

Patrocina

  • Fournier