Nívola Uyá

Ilustratzailea eta artista bisuala. Diseinu Grafikoko masterduna eta Ingurumen Zientzietako lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Horma-irudiak eta kanpainak egiten ditu, eta, bere obra grafikoaz gainera, dozena bat album ilustratu ditu.

Hamar urtean baino gehiagoan aritu da artea, ilustrazioa eta sormena irakasten. Hainbat lantegi antolatu eta eman ditu Espainian eta atzerrian, zeinetan sormen-teknikak eta artearen eta arte-naturaren oinarri sendoa konbinatzen baititu.

Nazioarteko zenbait sari eman dizkiote, besteak beste, Institut d’Estudis Beleàrics erakundearen 2007ko Lehen Ilustrazio Saria, Consell de Mallorcaren 2010eko Solidaritate Saria Quatre retocs album ilustratuagatik —lankidetzako eta hobekuntza sozialeko proiektua—, Ilustratzaile Onenaren 2013ko Zilarrezko Moonbeam Saria eta 2015eko International Latino Book Awards sariketako Album Ilustratu Onenaren Saria Mariama diferente pero igual lanagatik.

http://nivolauya.com/