Biltzarrak hiru topaketa mota proposatzen ditu, eta topaketa horietan presentzialki edo birtualki parte hartzeko aukera egongo da.
- Trukea: Osoko bilkuren bidez egingo diren lan saioekin hasiko da, eta artearen, hezkuntza artistikoaren eta ilustrazioaren arloko zein beste esparru batzuetako espezialistek parte hartuko dute. Formatu honekin, biltzarrean proposatutako gaiei buruz gogoeta egin ahal izango da (saioak goizez izango dira).
Osoko bilkuretako hitzaldien osagarri, truke saioak edo mahai inguruak egingo dira, eta egun bakoitzean parte hartzen duten espezialistek, beste gonbidatu batzuekin batera, beren esparruen arteko elkarguneak partekatuko dituzte, eta ikus-entzuleekin ere trukatuko dituzte iritziak. Aipatzekoa da parte hartzaileen arteko topaketa honek duen garrantzia, biltzarra eztabaidarako eta elkarrizketarako topagune izatea nahi baitugu.
Formatu BIRTUALEAN parte hartzen dutenek aukera izango dute streaming bidez emango dituzten osoko bilkurak ikusteko eta Twitterren bidez eztabaidetan parte hartzeko (biltzarraren webgunetik Twitterreko gunera sartzeko aukera izango dute).
- Elkarrizketa: beste formatu bat mahai inguruena izango da. Hainbat esparrutako espezialistek (hezitzaileak, ilustratzaileak eta artistak) koordinatuko dituzte, eta biltzarreko gaiei buruz gogoeta egingo dute. Formatu honek aukera ematen du ikerketa eta praktika pedagogikoko komunikazio hautatuak partaideen artean partekatzeko eta esperientziak trukatzeko. Eztabaida mahaiak goizeko eta arratsaldeko saioetan egingo dira.
Antolatzaileek lan mahaietan multzokatuko dituzte parte hartzaileen proposamenak, antzekotasunen arabera, aztergai dituzten ikerketak eta galdera/ideia giltzarriak antzekoak diren kontuan hartuz.
Eztabaida mahai hauek dinamizatzeko, eztabaida bideratuko duten galderez osatutako proposamen bat bidaltzeko eskatuko diete mahaien koordinatzaileek komunikatzaileei.
Biltzarra hasi baino lehen kontsultatu ahalko dira komunikazioak webgunean.
Partaide presentzialek bezala komunikazioak bidali dituzten partaide BIRTUALEK Hangouts-en bidez parte hartuko dute eztabaidetan.
Parte hartzaile presentzialentzat, eztabaida mahaiez gainera, elkartzeko gune informalak antolatuko dira, modu informalean elkar daitezen informazioa trukatzeko, beren lanei buruz hitz egiteko, etab.
- Esperientzia: Lan saio praktikoak ere egingo dira (lantegiak). Biltzarreko gaiei buruzko lan proiektuak garatzeko guneak izango dira saio horiek. Arratsaldeko saio presentzialetarako proposatzen da formatu hori.
ZEIN ANTOLAKETA METODOLOGIA ERABILIKO DA?
Trukerako eta lankidetzarako guneak sortzea eta norabide bakarreko gogoetabideak saihestea proposatzen du biltzarrak.
Azaldu den bezala, osoko bilkuretako hitzaldiak trukerako saioekin eta mahai inguruekin osatuko dira, eta interesa dutenek hizlariekin eztabaidatzeko aukera izango dute.
Aztertutako esparruetako espezialista batek zuzenduko ditu eztabaida mahaiak, eta landutako gaiak moderatuko ditu.
Lantegiak zuzentzen, berriz, lantegiok emango dituzten espezialistak arituko dira.
ZER PROZEDURA ERABILIKO DITU?
Biltzarrean modu presentzialean edo b