ARTikertuz, Arte Bisualetan Oinarritutako Ikaskuntza Sarea

Haur Heziketako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako maisu-maistrek osatutako taldea da, eta unibertsitateko irakasle eta ikertzaileekin biltzen dira, bestearekin elkartuz eta harremana izanez ikasteko. Taldearen helburuak dira arte bisualen esanahia eta zentzua berraztertzea, taldeko esperientzia-truketik abiatuta proposamenak egiteko landu beharreko dilemak eta auziak erlazionatzea, hezkuntza-esperientzia berriak proposatzea eta gauzatzea, eta haien emaitzak balioestea eta aztertzea.

Estibaliz Aberasturi-Apraiz

ARTikertuz.es proiektuko ikertzaile nagusia. Arte Ederretako lizentziaduna eta Hezkuntzan doktore da (2009) Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoretza-tesiaren ikergaia da irakasleen nortasunaren eraketa, ikerlan autobiografikoetatik aztertuta, eta irakasleen narratiba ikerketa-ekintzako ikerlanetatik helduta. Hogei urtez aritu da irakasle-lanetan EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, eta Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saileko kide da. Horretaz gainera, Elkarrikertuz elkarlaneko ikerketa-talde egonkorrean ari da.