Alejandro Cevallos

Arte-ikasketak egin zituen Ekuadorreko Unibertsitate Zentralean, eta Antropologia Bisualekoak Gizarte Zientzien Latinoamerikako Fakultatean. Bigarren Hezkuntzako arte-irakaslea izan da, eta Quito Hiriko Institutuari atxikitako ikertzailea. 2011tik 2016ra, Museos de la Ciudad fundazioko Komunitatearen Bitartekaritza arloa koordinatu du, eta, hala, ikerketa-ekintza gisako agenda bat sustatu du, museoetako hezkuntza kritikoa eta kultura-aniztasuneko testuinguruetako elkarlan-prozesuak bultzatzeko. Mercado San Roque: una casa para todos dokumentalaren egileetako bat da. Gaur egun, lankide gisa ari da Gescultura plataformarekin, eta Another roadmap for arts education ikerketa-sareko kide da, non Ekuadorreko Andeetako heziketa herrikoiaren ibilbidea ikertzen ari baita.

http://colivre.net/quito-working-group/

http://www.fundacionmuseosquito.gob.ec/mediacionComunitaria/index.html

Mercado San Roque una Casa para Todos dokumentala: https://www.youtube.com/watch?v=_yjbmzxPEQg

http://www.gescultura.com