2 Lantegia – Ikuspegiak nahasiz, munduak eraikiz

Lantegi bat egingo da, Baraja Miradas karta-sorta erabiliz, zeina kongresu honetarako espresuki sortua baita, karten irudiek eskaintzen dituzten aukera askotarikoak gauzatzeko.Eguneroko bizimoduari buruzko ñabardurak behatzea proposatzen da, eta eguneroko bizimodua hautemateko, begiratzeko eta kontatzeko beste modu bat bilatzea, diziplinara eta pasibotasunera kondenatutako ikuspegia gaindituko duen bide bat. Egunerokotasuna irudien bidez ulertzeko era bat erakutsi nahi du, egunerokotasunaren xehetasunak, berezitasunak, ñabardurak, bitxikeriak, edertasuna eta poetika aditzera emango dituena. Abiapuntu beretik abiatuz, egiazko kontakizunak sortu nahi dira, eta balioa eman benetako imajinarioak sortzeko parte-hartzaileek duten berezko gaitasunari.
Edukia:
-Imajinarioa, ilustrazio narratiboa, egunerokoa, hainbat kontakizun, baliabide didatikoak.
Lantegia praktikoa izango da nagusiki, eta zenbait estrategia proposatuko dira Baraja Miradas karta-jokoan aritzeko.

Helburuak:

  • Gogoeta egitea gure inguruneko imajinarioaz.
  • Egiazko eta berezko diskurtsoak sortzeko gaitasuna garatzea.
  • Karta-jokoa gelan erabiltzeko aukerak aztertzea.
  • Karta-jokoa hezkuntza-testuinguruetan erabiltzeko aukerak lantzea.

Nork: Miriam Peña eta “baraja miradas” izeneko barajaren editoreak

Baraja Miradas karta-sorta baten izena da, eta haurrek egunerokoaren ideia gelan landu dezaten dago diseinatuta. Berrogei karta ditu, eta horietako bakoitza gaur egungo arlo artistikoko diseinatzaile edo ilustratzaile batek diseinatu du. Hortaz, berrogei artista horiek eguneroko berezitasunei buruz duten ikuspegi berezia islatzen dute. Karten alde batean, Maguma ilustratzaileak sortutako irudiak daude; beste aldean, aldiz, irudi horiek zabalduz eta berrinterpretatuz aipatutako artistek irudikatutakoak. Baraja Miradas kartek egunerokotzat zer ulertzen dugun pentsarazten dute, eta haurrentzat baliagarriak diren egoerak erakusten dituzte. Baliagarriak dira, batetik, haurrei egunerokoan bizi dituzten eszena mekanizatuen kontzientzia harrarazten dielako, eta eszena horiez haurrek duten ikuspegia zabaltzen eta aberasten dutelako; eta, bestetik, haurrei baliabideak ematen dizkielako haiek berek eraiki ditzaten beren istorioak, egunerokoari buruzko zenbait ikuspegi zabalduz eta nahasiz. Granadako Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanetik sortu da proiektu hau. Diziplina anitzekoa da, eta Arte Ederretako eta Arte Ederren Didaktikako zenbait jakintza-arlotako profesionalak daude lantaldean. Alabaina, taldekide guztiek ikertzen dituzte irudia sortzearen eta arte-objektuaren ulerkeraren arteko harremanak, eta arte-produkzioarekin eta/edo unibertsitate-irakaskuntzarekin lotuta daude haien ikerketa-lanak.

Nori zuzendua

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat.
  • Arte eta kultura zerbitzuetako zentroetako bitartekarientzat.
  • Argitaletxeetako ilustratzaileentzat eta talde artistikoetako kideentzat.

Lantegiaren eguna

Ekainak 29 osteguna, 2017

Lantegiaren tokia

Aiete Kultur Etxea

Hizkuntza

Euskara / gaztelania