3 LANTEGIA – Jolasa, bisualitateak eta ikaskuntza nomada haurtzaroan: kontakizunak sortzea haur hezkuntzarako

UABko Hezkuntza Fakultatean aurten proposatutako ikerketa/berrikuntza proiektua izango du abiapuntu lantegiaren proposamenak. Esperientziaren inguruko eztabaidatik abiatuta, esperimentaziora eta lana tabletekin garatzera igaroko gara.

Helburuak:

  • Esperientziara hurbiltzea, jolasetik, bisualitateetatik eta ikaskuntza nomadatik hasita.
  • Artearekin eta ikus-entzunezko baliabideekin esperimentatzea hezkuntza arloan kontakizunak sortzeko.

Nork: Montserrat Rifá Valls, Regina Guerra Guezuraga, Sara López

Montserrat Rifá Valls Serra Húnter irakasle (atxikia) da UAB Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Fakultatean, non eskolak ematen baititu master eta gradu ikasketetan eta doktoretza tesiak zuzentzen baititu. Nazioko eta nazioarteko zenbait ikerketa proiektutan parte hartu du. Ikertzaile bisitaria izan da Amsterdamgo Unibertsitatean, eta UABko Berdintasunerako Behatokia zuzendu du. Egun, EMIGRA (CER MIGRACIONES) erakundeko kidea da, eta bere ikerketa lerroak arreta jartzen du nortasunaren eta diferentziaren eraikuntzan curriculumaren eta hezkuntzaren esparruan, ikusizko metodologiak eta etnografia erabiliz, migrazio testuinguruetan.
Sara López Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntzako Doktoretzako ikaslea da, eta han ikerketa bat egiten ari da ikusizko kulturaren, haurtzaroaren eta baliabide digitalen inguruan. Unibertsitate horretako irakaslea ere bada.
Regina Guerra Psikodidaktikako doktoregaia da, eta ikertzaile gisa parte hartzen du Euskal Herriko Unibertsitateko ARTikertuz (2015-2017-EHU15/24) ikerketa proiektuan.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako irakasleentzat, gainerako irakasleentzat ere bai, eta ikasleentzat, ikertzaileentzat eta profesionalentzat.

Lantegiaren eguna

Ekainak 29 osteguna, 2017

Lantegiaren tokia

Tabakalerako lantegia

Hizkuntza

Gaztelania