8 Lantegia – Sormenezko ilustrazio tailerra: ipuin bat konta dezagun

Magumak zenbait liburu ditu non formatua azpimarragarria den. Formatua istorio bat kontatzeko esanguratsua izan liteke. Ideia hori ardatz hartuta, akordeoi formatua erabiliko dugu eta liburuxka txiki ilustratuak egingo ditugu teknika eskuragarrien bidez, zigiluen bidezko estanpazioa kasu, mota guztietako partaideentzat eskuragarriak direlako. Jabetza kolektiboetan oinarritutako sormenezko prozesuak balioesten dira, prozesu horiek erraztuko dituzten etengabeko interferentziak eragiten. Lantegia praktikoa izango da eta bertan banakako eta taldekako estrategiak planteatuko dira, egiten ikasteko. Zigiluekin, kolore-lapitzekin, txartelekin eta akordeoi formako liburuekin lan egingo dugu.

Helburuak:

  • Estrategia kolektiboetan oinarritutako sormenezko prozesuei buruz hausnartzea.
  • Beste argitalpen-formatu batzuk aintzat hartzea argitalpen-euskarri gisa.
  • Ikasgelarako aplikazio-proposamenei buruz ikertzea.
  • Diskurtso berriak ekoiztea hezkuntza-inguruneetan aplikagarriak diren teknika grafikoen bidez.

Edukiak:
-Formatua, sormenezko prozesuak, taldekako eraikuntza, estanpazio didaktikoa

Nork: Maguma

Arkitektoa formazioz eta marrazkilaria zaletasunez, ilustratzaile gisa hasi zen El País egunkarian, eta ohiko kolaboratzailea izan zen hiru urtez baino gehiagoz. Bere lanak zenbait hedabidetan argitaratu dira, besteak beste, hauetan: Courrier International, Forbes, Inside Housing, Reader’s Digest, El malpensante, El Español, Yorokobu, Panenka, Amanuta books eta Tara Books. 2013an, bere El sueño de Pandora album ilustratuak aipamen berezia izan zuen Konpostelako Nazioarteko IV. Sarian. 2014an, SM Fundazioak bultzatutako Ilustrazioaren V. Katalogo Iberoamerikarrean parte hartzeko hautatu zuten. 2016an, ilustratzaile onenaren Kolibri Domina eman zioten La pobre viejecita liburuarengatik. 2016an, Latin American Illustration 5 sariaren irabazleetako bat izan zen.2015eko udan, Indiara joan zen, Espainiako Kultura Ekintza erakundeari esker, Tara Books argitaletxearekin proiektu bat egitera: God of Money liburu gisa emango da argitara 2017an.

Nori zuzendua

  • Artistentzat, oro har.
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat.
  • Arte eta kultura zerbitzuetako zentroetako bitartekarientzat.
  • Argitaletxeetako ilustratzaileentzat eta talde artistikoetako kideentzat.
  • Interesa duen edonorentzat.

Lantegiaren eguna

Ostirala 30, 2017

Lantegiaren tokia

Aiete Kultur Etxea

Hizkuntza

Gaztelania