7-Tailerra – Kalez kale: Donostiako eskulturak ezagutzen

Hiritarrak bezala, egunero kalez kale ibiltzen gara izkinak biratzen, plazak zeharkatzen eta errotondak inguratzen. Semaforoaren argietan eta erakusleihoetan arreta ipintzen dugu baino gutxitan gelditzen gara bide publikoko monumentuetan hauek gordetzen duten forma eta esanahia ezagutu gabe gelditzen direlarik. Dinamika honen bitartez, Donostiako zenbait eskulturen aurrean stop egingo dugu bestelako ikuspegi pertsonal bai kolektiboak landuz eta esanahi berriak sortuz.

Nork: Mertxe Petxarroman

2000. urtean eta Bristolen sei hilabeteko Erasmus egonaldia egin ondoren, Arte Ederretako lizentzia lortu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bartzelonan zenbait urtez bizi ondoren, jaioterrira itzuli nintzen 2006an. Orduz geroztik, arte hezitzaile moduan nuen formakuntzak indarra hartu zuen, eta 2010 eta 2014 artean Donostiako Kutxaren Kubo Erakusketa Aretoan aritu nintzen lanean. Bertan, arte hezitzaile gisa aritu nintzen aretoko jarduerak diseinatzen eta gauzatzen. Urte horietan, Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Unibertsitate Masterra (EHU-UPV) ikasi nuen. 2015ean, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko hezitzaile taldean sartu nintzen, eta gaur arte bertan segitzen dut lanean.

Nori zuzendua

  • Arte eta hezkuntza artistikoan interesa duen irakasleria
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak.
  • Arte eta kultura zerbitzuetako hezitzaile eta bitartekariak

Eguna

Ekainak 30 ostirala, 2017

Lekua

Donostiako kaleetatik

Hizkuntza

Euskara