5 LANTEGIA – Liburuak eskuz azaleztatzeko lantegia

Liburuak azaleztatzeko lantegi bat proposatzen dugu. Bertan, azaleztatze bat egingo dugu CrissCross teknika erabiliz. Proposamenaren xedea da eskuz sortzeko trebetasunak hartzea eta eskulangilearen mundura hurbiltzea. Ana Goy belgikar liburu-josleak sortu zuen Criss Cross Binding teknika 80ko hamarkadan, Japoniako azaleztatze tradizionalaren mendebaldeko bertsio bat garatzeko asmoarekin. Itsasgarririk gabeko azaleztatze sendoa da, eta liburua erabat zabaltzea ahalbidetzen du.

Helburuak:

  • Abilezia eta trebetasun teknikoak garatzea.
  • Azaleztatzera eta eskulangintzara hurbiltzea.
  • Abilezia eta trebetasun teknikoak garatzea.
  • Azaleztatzera eta eskulangintzara hurbiltzea.

Nork : Helena Jimenez de Aberasturi

Madrilgo Antolín Palomino Eskola-Lantegian egin zituen hiru urtez eskuz azaleztatzeko ikasketak. Zaharberritzearen esparruan zuen prestakuntzan sakondu zuen Florentziako Spinelli Institutuan. Duela hogei urte baino gehiago hasi zen eskulangile lanbidean agindutako lanak egiten, eta azaleztatze-eskolak ematen ditu Donostiako Liburutegi Nagusian 1993tik. Azaleztatze lantegiak zuzendu eta koordinatu ditu Kutxan, Tamayo papertegian, Gurutze Gorrian, e.a.

Nori zuzendua

Eskulangintzara hurbildu eta zer den ezagutzeko interesa duen edozein pertsonarentzat

Lantegiaren eguna

Ekainak 30 ostirala, 2017

Lantegiaren tokia

Ubik, Tabakalerako sorkuntzarako biblioteka (autoediziorako txokoa)

Hizkuntza

Gaztelania