6 LANTEGIA – Album ilustratu baten sortze-lan parte-hartzailea: Haur eta Gazte Literaturaren irakurle izatetik sortzaile izatera

Giza eta natura-ingurunea hobetzearekin engaiatutako kontakizun baten egokitzapena abiapuntutzat hartuta, album ilustratu bat egingo dugu elkarlanean. Lantegiaren helburua da album ilustratu bat elkarrekin sortzeko metodologia bat partekatzea, gero ikastetxeetako geletara edo kultura-zentroetara egokitzeko.

Edukia: Haur eta Gazte Literatura sortzea, album ilustratua, ilustrazio narratiboa, kolore-familia, hitzaren eta irudiaren arteko lotura, akrilikoak, testurak eta frottagea, collagea, talde-lana, artisau-lanetik formatu digitalera.

Lantegia praktikoa izango da nagusiki, eta album bat ilustratuko da kolektiboki, parte-hartzaileek xehetasunez ezagut dezaten zer lan planteatu behar diren album bat ilustratzeko: testua edo testu-falta, egitura eta plangintza, formatua, ekintzen sekuentziazioa, ilustrazioa eta teknikak, girotzea eta pertsonaiak, erritmoa, maketazioa, izenburua, azalak, babesorriak… eta inprimatze digitala edo paperezkoa.

Helburuak:

  • Albumaren sorkuntza artistikoan parte hartzeko prozesua bizitzea, mezua eta balioak indartzeko bide gisa.
  • Talde-laneko esperientziei buruz gogoeta egitea.
  • Lana sarean sortzeko aukerak irudikatzea: taldeen artean, adin batekoen eta bestekoen artean, zenbait ikastetxeren artean, zenbait eragile sozialen artean, kulturen artean eta abar.
  • Sormena indartzea, lan espontaneoen eta teknika mistoen bidez.
  • Album bat sortzeko prozesua bizitzea. Irakurle izatetik irudien sortzaile izatera pasatzea.
  • Literatura-proiektu artistikoen konpromisoa gure giza eta natura-ingurunea hobetzeko (zer eta nola).

Nork: Nívola Uyá

Ilustratzailea eta Inguruneko Zientzietan lizentziatua. Hormirudiak, kanpainak eta ilustrazioari eta sormenari buruzko lantegiak egiten ditu. Mundu hobe bat ilustratu nahi du, bere estilo magiko errealistarekin eta bere kolore argidun paletarekin. Dozena bat album ilustratu ditu eta nazioarteko sariak jaso ditu, besteak beste, ilustratzaile onenaren Moonbeam (2013) edo album ilustratu onenaren International Latino Book Awards (2015)

Nori zuzendua

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat.
  • Arte eta kultura zerbitzuetako zentroetako bitartekarientzat.
  • Argitaletxeetako ilustratzaileentzat eta talde artistikoetako kideentzat.

Lantegiaren eguna

Ekainak 30, 2017

Lantegiaren tokia

Tabakalerako hezkuntza-gela

Hizkuntza

Gaztelania