4 Lantegia – Fanzinea bitartekaritzarako baliabide

Fanzinea hizkuntza demokratiko samarra erabiltzen duen hedabidea da. Haren adierazpen-aukera aniztasuna dela, haren formatu xumea dela, errazago irakurtzen da. Lantegi honetan fanzinea erabiliko dugu ikus-arteen eta haurtzaroaren arteko bitartekaritzarako baliabide. Kulturaren gai bat landuko dugu eta publikoari ulergarria egingo diogu fanzinearen bidez.

Helburuak:

  • Fanzinearen ezaugarriak eta funtzioak ezagutzea
  • Fanzinearen hezkuntzarako aukerak ikustea
  • Kultur eragileen askotariko ikuspegiak azpimarratzea gai kultural berbera lantzeko orduan

Nork: Melodie Martin

Melodie Martín ANTespacio izeneko kultur taldeko partaidea da eta bertatik formatu anitzeko kultur proiektuak kudeatzen dituzte: arte festibalak, erakusketak, argitalpenak. Autoediziozalea da eta kudeatzailea izateaz gain, sortzailea, hezitzailea eta bitartekaria da Ubiken.

Nori zuzendua

Irakasleak, ilustratzaileak, artistak, museo hezitzaileak, komisarioak

Lantegiaren eguna

Ekainak 29 osteguna, 2017

Lantegiaren tokia

Ubik, Tabakalerako sorkuntzarako biblioteka (autoediziorako txokoa)

Hizkuntza

Euskara / Gaztelania