1 Lantegia – Erakusketak hezkuntza-baliabide: “Eric Baudelaire”

Erakusketa ohiko tresna bihurtu da Tabakalerako hezkuntza taldearentzako. Erabilera, esanahiak eta interpretazio desberdinetara irekitako espazio malgu bat bezala ulertzen dugu. Kongresu honetako ardatz tematikoetako baten harira, “Eric Baudelaire ….” Tik ibilbide bat proposatzen dizuegu. Ibilbide honetan erakusketan dauden ekoizpen kultural garaikideekin lotuta hainbat dinamika garatuko ditugu, perspektiba pedagogikoen eta hezkuntza artistikoko estrategia didaktikoen inguruan. Elkarrizketa eta hausnarketarako espazioa sortzeko asmoz.

Nork: Andrea Arrizabalaga

Ekimen hau hezkuntzaren eta kultur bitartekaritzaren esparruan garatzen da. Ekoizpen artistiko-kulturalak erabiltzen ditugu ikaskuntzarako eta garapen indibidual eta kolektiborako. Hezkuntza elkartrukatze, eraikuntza eta ikaskuntza komun gisa ulertzen dugu. Tabakalerako bitartekaritza-taldekoa da Artaziak hasieratik. Tabakalerako bitartekaritza-proiektuak harremanak eta elkarrizketak sortu nahi ditu, Tabakalerako kultur egitarauaren eta zenbait eragileren eta testuingururen artean. Bitartekaritza ikerkuntza-iturri gisa eta jakintzagaien ekoizpen gisa ulertzen da. Egoera bakoitzaren sinergien, erritmoen eta ezagutzen barruan txertatzen da, sareko lankidetzen metodologietan eta jakintzagai kolektiboen ekoizpenenetan pentsatuz.

Nori zuzendua

Artearen eta hezkuntza artistikoaren esparruko espezialistei, honako hauek barne: artistak, irakasleak (haur hezkuntza / lehen hezkuntza / bigarren hezkuntza / unibertsitateko hezkuntza), etorkizuneko irakasleak, ikertzaileak eta hezkuntza artistikoarekiko interesa duten beste pertsona batzuk. Arte eta kultura zerbitzuetako zentroetako hezitzaile eta bitartekariei.

Lantegiaren eguna

Ekainak 29 osteguna, 2017

Lantegiaren tokia

Tabakalerako erakusketa-aretoak

Hizkuntza

Gaztelania