Doako zaintza-zerbitzu eta arte-tailerra

“Artea, Ilustrazioa eta Kultura Bisuala Haur eta Lehen Hezkuntzan” Nazioarteko Kongresuaren IV edizioak doako zaintza-zerbitzu eta arte-tailerra eskainiko du kongresuan izena eman dutenen seme-alabentzat, Laboral Kutxaren finantzaketari esker.

Zerbitzua goizez emango da, 09:30etik 13:30era, kongresuak irauten duen hiru egunetan. Gehienez ere, 20 haur hartuko ditu zerbitzuak, 4-12 urte bitartekoak.

Zuen seme-alabei izena emateko, bidali eskaera tallerycuidado@gmail.com helbide elektronikora, datu hauek adieraziz:

  • Zer ordutatik zer ordutara erabiliko duten zaintza-zerbitzua (aukera dago goiz osoan edo ordu batzuz erabiltzeko).
  • Zenbat seme-alaba diren eta beren izen-abizenak
  • Zenbat urte dituzten.