BARAJA MIRADAS proiektua Baraja Miradas, arte-proiektu kolektibo baten izena da; eta bertan, karta-sorta bat diseinatu da 40 artista eta ilustratzaileren parte-hartzearekin. Fournier etxeak argitaratu du eta erabilpen didaktikorako [Haur eta Lehen Hezkuntzan] sortu da. Karta-sortak proposatzen diguna zera da: egunerokotasuneko ñabardurak behatzea; −Michel de Certeau-k La invención de lo cotidiano-n planteatzen duen moduan− eguneroko bizitza ulertzeko, behatzeko eta kontatzeko beste modu baten bila; diziplinara eta pasibotasunera kondenaturiko betiko begirada tradizionaletik haratago.
Karta-sorta honen helburua, egunerokotasuna behatzea da; egunerokotasun horrek berezkoak dituen xehetasunak, berezitasunak, ñabardurak, pasadizoak, edertasuna eta poetika aurkitu asmoz. Eta horretarako, joko bat proposatzen digu: karten atzealdean, zoom bat balitz bezala, ikono baten irudia aurkituko dugu; Maguma-k [proiektu honetara gonbidaturiko ilustratzailea] deseinaturikoa eta egunerokotasunari ikuspuntu “mikro” batetik begiratzen diona. Ikono hori, karta bakoitzaren aurrealdean agertzen da ere; baina kasu honetan, proiektuan parte hartu duten 40 autoreen esku egon da nola irudikatu eta interpretatu. Horrenbestez, 40 begirada “makro” erakusten dizkigute; testuinguru zabalago batean. Eta horietan, ikonoa, testuinguru konplexu eta osoago batean agertzen zaigu irudikatuta.
Karta horiek bi dimentsiotan erabiltzeko proposamena luzatzen dizuegu: alde batetik, karten aurrealdea, modu librean erabilita; propio sor litezkeen istorio, interpretazio eta identifikatzaileen akuilu izan daiteke. Karta horiek potentzialtasun handiko zentzu narratiboa daukate; ausazko erabilpen sekuentzialek eta irudikapenen irakurketa eta interpretazioek emana. Beste alde batetik, kartaren bi aldeen artean lotura bat ezarri genezake galdera hau eginez: zer dago kartaren atzealdean? Horri erantzunez, umeak, asmakizunetara jolastu daitezke eta “mikro” begirada [kartaren atzealdean irudikatuta] eta “makro” begiradaren [karta bakoitzaren aurrealdean irudikatuta] arteko loturak aurki ditzazkete.
Maguma eta 40 begirada ERAKUSKETA
Egunerokotasunaren 40 begirada hauek eskaintzen dituzten ikuspuntuak zabaltzeko, Magumaren lanaren prozesuarekin batera, “Maguma eta 40 begirada” erakusketa aurkezten da Donostiako Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen txokoan (Ekainak 28- Irailak 17). Ilustratzaile honen sormen prozesuaren agerpena, El Zorro Rojo argitaletxearekin argitaratzear dagoen “God of Money” bere azken liburuaren inguruan izango da. Ilustratzailearen txokoak, Tarabooks-ekin 2 hilabetez Indiako egunerokotasuneko testuinguruan burututako marrazki eta bozeto koaderno zirriborroetan xehetasunez barneratzeko ikus-leihoa ahalbidetuko digu. Indian artisauen tailerretan serigrafiatua izan da modu tradizionalean, liburu honetan gauzatutako azken ilustrazioen erreferente gisa.
Baraja Miradas proiektua, kongresu honen parte izango da: IV. Nazioarteko Kongresua: Artea, Ilustrazioa eta Kultura Bisuala Haur eta Lehen Hezkuntzan: Eskolaz kanpoko zein barneko bitartekaritza kritikoa. Donostiako Tabakaleran [Kultura Garaikidearen Zentroa] izango du egoitza, 2017ko ekainaren 29tik uztailaren 1era.